13:30ean
Brotxeta, hegaluze pintxoa eta romeskua, Aizpea Oihanederren errezetak
Gaurko 'Oihaneder bere saltsan' saioan hiru errezeta arin prestatuko ditu ETB-1eko sukaldariak.
Gaur, Aizpea Oihanederrek hiru errezeta arin prestatuko ditu ETB-1eko 'Oihaneder bere saltsan' saioan. Hasteko, 'olagarroz eta patataz egindako brotxeta' prestatuko du alioliarekin eta horretarako, olagarro egosia (400 g), patata txikiak (200 g), Ezpeletako piperrautsa, bi arrautz, hiru baratxuri ale eta ekilore olioa beharko ditu.
Horrez gain, 'hegaluze pintxoa' ere prestatuko du Oihanederrek. Oraingoan hegaluze marinatua, tipula bat, albahaka kimua, piperrautsa, ezkata gatza eta modenako ozpina beharko ditu. Amaitzeko, Tarragona aldean oso ezaguna den 'Romeskua' prestatuko du eta erabiliko dituen osagaiak: tomate kilo bat, bi tipulina, bi baratxuri, oliba olioa, txorizo piperrak, urrak (200g), eta amandak (200 g).
'Oihaneder bere saltsan' asteazkenen honetan emitituko da 13:30etik aurrera ETB-1en