Itxi

Txirrindularitza

Ordiziako Sari Nagusiaren laburpena, gaur, ETB-1en

A.A.

EITB

165,7 kilometro dituen egun bateko proba honen nondik norakoak Alfontso Arroiok ekarriko dizkigu.

Argazkia: EITB

Gaur jokatuko den Ordiziako Klasikaren laburpena eskainiko du Euskal Telebistak egunean bertan. Txirrindularitza probaren 89. edizioan gertatutakoak bilduko ditu Alfontso Arroio kazetariak, eta saio bereziak bi emanaldi izango ditu: 19:10ean ETB-1en eta 21:00etan ETBK Sat-en.

165,7 kilometroko ibilbidea izango du Ordiziako Sari nagusiak; tartean, hiru aldiz igaro beharko dute Abaltzizketako gainetik eta birritan Altzokotik. Hamabi taldek hartuko dute parte: Euskaltel-Euskadi, Movistar Team, Andalucía, Caja Rural, Saur-Sojasun, Colombia-Coldeportes, Andronio-Giocattoli, Rusvelo, Burgos BH-Castilla y León, Orbea, Gios-Deyser eta Lokosphinx.

Frantziako Tourra amaitu ondoren jokatzen da Ordiziako lasterketa. Egun bateko txirrindularitza proba beteranoena da Estatu mailan.