Kargatzen...
Itxi

Eduki nabarmenak

Kirolez beteriko eguna, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Leer en Castellano

Futbola, arrauna eta zesta izango dira gaurko kirol eskaintzan.

Zesta

 "Kirolak": ETB1en eta eitb.eus-en

 Futbola, arrauna eta zesta izango dira larunbat honetako kirol eskaintzan. Hala, 12:00etik aurrera, F Ligako Atlético de Madrid vs Athletic Club norgehiagoka eskainiko da zuzenean.

 Arratsaldean, 17:20ean, estropadak izango ditugu Bermeotik zuzenean: batetik, Euskotren eta Eusko Label ligetako play-offetako 1. jardunaldia jokatuko da; ondoren, Eusko Label Ligako arraunlariak Bermeoko ikurrina lortzeko lehian arituko dira.

 Amaitzeko, 22:00etan, Hondarribiko zesta torneoko finala eskainiko da: Goikoetxea-Gorka vs Johan-Basque.