Kirol emanaldiak
Getxoko ikurrina, igandean zuzenean, ETB-1en
A.H.
EITB
Horrez gain, Zarautzeko pilota jaialdia eta Gasteizeko Munduko Triatloi txapelketa eskainiko ditu ETBk zuzenean.
Igande honetan, Getxoko ikurrina izango da jokoan eta ETB-1k zuzenean eskainiko du norgehiagoka. Emakumezko zein gizonezkoen estropadak jarraitzeko aukera izango da goizeko 12:00etatik aurrera, eta Mikel Olazabal, Ibon Gaztañaspi eta Sara Gandara izango dira zuzeneko emanaldiaren arduradunak.
Arratsaldean, Zarautzeko pilotalekuarekin bat egingo dute ETBko kamerek 17:00etatik aurrera eta bertan jokatuko den pilota jaialdia eskainiko da. Hasteko, Gonzalez- Peñagarikano eta Idoate- Pascual bikoteek jokatuko dute lehenengo partida eta ondoren, banakako norgehiagokan Julen Retegi eta Jaunarena izango dira aurrez aurre. Azkeneko partidan, Olazabal- Ladis Galarza eta Mendizabal III- Arruti izango dira norgehiagokan. Xabier Euzkitzek, Josean Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute pilota jaialdiaren gaineko kontakizuna.
Triatloi txapelketa, ETBK Sat-en
ETBK Sat katek bere aldetik, goiza osoa eskainiko dio Gasteizen jokatuko den Munduko Triatloi Txapelketari. Goizeko 08:30etatik arratsaldeko 15:30ak inguruan amaituko den zuzeneko emisioan jarraituko du Euskal Telebistan lehiaketa.