Itxi

21:00etan

Ainhoa eta Altzo, gaurko 'Bizirik' saioan

A.H.

EITB

Urko Aristik Orson Wellesen urratsak jarraituko ditu Lapurdiko Ainhoa herrian, eta Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handiaren arrastoa Gipuzkoako Altzon.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aste honetako 'Bizirik' saioan Ainhoa eta Altzo herrietara joango da Urko Aristi. Lapurdiko Ainhoa Nafarroako mugan dagoen herri dotorea da, ‘Le plus beaux villages de France’ edo ‘Frantziako herri politenen’ zerrendan dagoena. XX. mendearen erdialdean Orson Welles zinema zuzendari ezaguna Ainhoan izan zen eta herriko bizimoduko hainbat pasarte grabatu zituen. Bizirik saioan Orson Wellesen urratsak jarraituko dituzte eta XXI. Mendeko Ainhoa erakutsiko dute.

Robert Zalduak herriko txoko ikusgarrienak erakutsiko ditu eta Maurice Delpechekin Kontrabandisten Ibilbidea ezagutuko dute. Michel Sabarots piper ekoizleak Ezpeletako piperren sekretuak kontatuko ditu eta Dominique Massondekin Lapurdiko plater tipikoa probatuko dute, Axoa. Halaber, musean arituko dira herriko beteranoekin eta herriko gazteek martxan jarri duten musika estudioa erakutsiko dute.

Gipuzkoako Altzon, berriz, Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handiaren arrastoa jarraituko dute 2 metro eta 42 zentimetroko altzotar hau historiako altzotar famatuena izan da eta Antton Iztuetak emango du bere bizimoduaren berri. Altzoko handiari buruzko opera bat idatzi berri duen David Azurza konpositorearekin ere hitz egingo dute. Txomin Rezola argazkilariak, berriz, Altzoko txoko ikusgarrienak erakutsiko ditu. Horietako bat da Imazen Pagoa. Zuhaitz honen enborrak 5 metro eta 85 zentimetroko zirkunferentzia du eta oso istorio bitxia. Maixa Lizarribarren trikiti klaseetan ere egongo dira eta Maddi Amiano judokak bere abilezia erakutsiko ditu tatamian.

'Bizirik' gaur emitituko da 21:00etik aurrera ETB-1en.

Bideoak (1)