Itxi

21:45ean

Portugaleteko 'Munduko Dantzak' ikuskizuna, gaur, ETB-1en

A.H.

EITB

Siberia, Mexiko, Venezuela, Argentina eta Kurdistan arituko dira kantatzen eta dantzatzen.

Munduko dantzak 2011. Argazkia: festival.elai-alai.org

Larunbat honetan, Euskal Telebistako lehen kateak 'Munduko Dantzak' kale ikuskizun exotikoa eskainiko du 21:45etik aurrera, Imanol Artolak eta Maite Eskarmendik gidatuta. Portugaleteko 38. Nazioarteko Folklore Jaialdi honetan esku hartu duten taldeen emanaldiak eskainiko dira. Horien artean, Siberia, Mexiko, Venezuela, Argentina, Kurdistan eta Euskal Herriko taldeak izango dira Portugaleteko Carlos VII.a etorbidea kolorez eta musikaz betetzen.

Aurtengo edizioak garrantzi berezia du gainera; izan ere, jaialdia antolatzen duen Elai Alai kultur elkartearen 50. urteurrena da.

Mundu osoko dantza eta musika taldeak batzen dira urtero Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdian. Hori dela eta, mendeetan zehar haien izate eta tradizioa mantendu duten herrien topagune da ekitaldi hau. Izan ere, nazioarteko jaialdi honetan erakusten dituzte haien kultur ohiturak, dantza eta musika ikuskizunen bidez.