Zuzenean
Andre Maria Zuriaren torneoa, gaurtik aurrera, ETB-1 eta eitb.com-en
A.A.
EITB
Estropadak, txirrindularitza eta sokatira ere eskainiko dira.
Gasteizko Andre Maria Zuriaren torneoaren jarraipena egingo du ETBk datozen egunetan. Igandean, hain justu, Titin III-Zubieta / Bengoetxea VI-Begino finalerdia eskainiko du 'ETB Kantxa' saioaren barruan. Emankizuna arratsaldeko bostetan hasiko da ETB-1en eta beste bi partida ere jokatuko dira: Julen Retegi-Merino I / Urrutikoetxea-Ibai Zabala eta Gorka-Cecilio / Rico IV-Mendizabal III. Xabier Euzkitze eta Joxan Tolosa izango dira berriemaile.
Horren aurretik, eguerdiko 12etan, Espainiako Traineru Txapelketa izango da ikusgai ETB-1en, Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandararen eskutik. 16:00etan, berriz, ETBK Sat-en, Burgoseko Itzuliko azken etapa, Revenga-Neila, Fermin Aramendi eta Xabier Usabiagarekin.
Zuzeneko hiru emanaldi hauek eitb.com-en ere jarraitu ahal izango dira streaming bidez.
Azkenik, 16:00etan, herri kirolen tartea zabalduko dute Euskadiko Sokatira Txapelketa emateko. Juanan Legorburuk, Isaac Izurietaren laguntzaz, egingo du kontakizuna.