Audientzia oharra
Zeledonen jaitsiera, bere ordu tartean lider
A.H.
EITB
Igandean ordea, 'Conquistour' saioak bere ordu tartean nagusitasuna lortu zuen, orotariko telebista kateen artean.
Gasteizeko Andre Mari Zuriaren jaiei hasiera eman zion Zeledonen jaitsieraren zuzeneko emanaldiak bere ordu tartean nagusitasuna lortu zuen larunbat arratsaldean. Saioak audientziaren %13,4ko zatia lortu zuen eta 228.000 pertsonek bat egin zuten emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan. Radio Vitoriako Pilar Ruiz de Larrea eta Ismael Diez de Mendibilek gidatu zuten saioa eta Iñaki Elorza eta Maite Eskarmendi kazetariak kalean egon ziren bertan bizi izan zen giroaren berri emateko.
Bestalde, igandeko 'Conquistour' saioa ere, bere ordu tartean nagusi izan zen orotariko telebista kateen artean, %11,6ko audientzia zatiarekin. 'El Conquistador del Fin del Mundo'ko kideak Intxaurrondoko suhiltzaileen kontra jokatu zuten eta 226.000 ikus-entzulek bat egin zuten norgehiagoka interesgarriarekin Euskadin eta eragin eremuan.