2024ko urtarrilaren 15ean
"El Conquistador" hastapenetara itzuli eta Munduaren Amaierako Itsasargian ospatuko du 20. urteurrena
EITB Media
Telebistako abentura eta biziraupen-realityrik muturrekoena hastapenetara itzuliko da, 20. urteurrena behar bezala ospatzeko. Partaideak Patagoniara joango dira eta finala Ushuaian jokatuko dute, Munduaren Amaierako Itsasargian.
Hilabete besterik ez da geratzen Euskal Telebistan "El Conquistador del Fin del Mundo" realityaren 20. edizioaren estreinaldirako. Telebistako biziraupen eta abentura saiorik gogorrenak bere urteurren bikaina jatorrira itzuliz ospatuko du: Argentinako Patagonian, eta, noski, finala Ushuaian jokatuko da, Beagle kanaleko ur hotzetan, Munduaren Amaierako Itsasargian, hain justu.
Ur izoztuetan igeri egitea, mendi malkartsuak eskalatzea, zero azpiko tenperaturak jasatea, ibai baten korronte azkarrari aurre egitea, janaria, ura eta indarrak dosifikatzea proba gogor bati aurre egiteko, horiexek dira, hain zuzen ere, hilabete batean estreinatuko den eta inoiz huts egiten ez duen abenturaren gakoetako batzuk.
Hala, gaitasun fisikoa, bizikidetza, eta hotzarekiko eta gosearekiko erresistentzia funtsezkoak izango dira munduaren amaierako benetako Konkistatzailea izateko, aukeratutako gutxi batzuek baino ez baitute izateko ohorea.
Euskadiko realityrik arrakastatsuena urtarrilaren 15ean estreinatuko da, ETB2n eta eitb.eus-en, aurretik iragarriko diren sorpresa handiekin.
Hasi da atzerako kontaketa!