Abenduak 25
Akerbeltz taldearen musika eta New Yorken grabatutako "Vascos por el Mundo" berezia, Eguberri egunean
EITB Media
ETB1en Akerbeltz erromeria taldearen XV. urteurren kontzertuaz gozatu ahal izango dugu. ETB2ko saioan, berriz, New Yorken bizi diren euskaldunek Gabonak nola ospatzen dituzten ikusiko dugu, tartean Yerai Diaz Ikaran EITBko korrespontsalak.
Euskal Telebistak programazio berezia prestatu du Eguberri egunerako, gabonetako giroa gure etxeetatik atera gabe bizi eta gozatu ahal izateko.
ETB1en, 22:30ean, Akerbeltz erromeria taldearen XV. urteurrena ospatzeko azaroaren 4an Durangon egindako kontzertu berezia emitituko da. Emanaldian hainbat gonbidatu berezi izan ziren: Rozalen, Alex Sardui, Leire Martinez, Yogurina Borova, Zuriñe Hidalgo, Iñaki Ortiz de Villalba, Francis eta Jou (Dr. Deseo), Bamboo Dance…
Bestalde, ETB2ko "Vascos por el Mundo" saioak New Yorkeraino eramango gaitu 22:00etan, munduko gabon jai ezagunenak ezagutzera. Imanol Aparicio kazetariarekin eta Joaquin Rodriguez kamera operadorearekin, data hauetan hiri ikusgarri honek ezkutatzen duen magia argituko dugu bertan bizi diren hainbat euskaldunen laguntzaz. Tartean egongo da Yerai Diaz Ikaran EITBko korrespontsala.