Itxi

Audientziak

"El Conquistador del Fin del Mundo 20" saioaren estreinaldia liderra izan zen astelehen gauean

EITB Media

Leer en Castellano

Taldeen aurkezpenak 245.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen bart Euskadin eta eragin eremuan (lineala + diferitua).

Patxi Alonso eta Lur Errekondo

"El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren 20. edizioaren estreinaldia liderra izan zen astelehen gaueko ordutegi nagusian, % 19,3ko kuotarekin eta 245.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin (lineala + diferitua) Euskadin eta eragin eremuan. 

Realityrik gogorrena bueltan dugu ETB2ko astelehen gauetara, eta oraingoan hastapenetara itzuli da 20. urteurrena ospatzeko. Zalantzarik gabe sorpresaz beteriko edizioa izango da, atzoko saioan bertan egiaztatu ahal izan genuenez. Lur Errekondok eta Patxi Alonsok aurtengo edizioan lehiatuko diren hiru taldeak aurkeztu zituzten: Condor (berdea), Puma (gorria) eta Piche (urdina). Hain zuzen ere, sorpresa horietako asko Piche taldean ditugu, aurreko edizioetako lehiakide ohiek osatzen baitute oraingo honetan talde urdina. Bertan dira Eneko, Gorrotxa, Manu, Jokin, Lobo, Arantxa, Annie, Azucena, Luisito, Durana, Andrea eta Leire. Patagoniara itzuliko direnen artean, beste bi izen ezagun:  Juanito eta Korta. Biak izan genituen atzoko estreinaldi handian. 

Aste honetako lehen arrakasta honen ostean, eta behin taldekideak ezagututa, datorren astelehenean iritsiko da abenturaren lehen atala ETB2ra eta eitb.eus-era. 

Estreinaldiak ETB2ri lidergoa eman zion eta Euskadiko kanalik ikusiena izan zen % 11,6ko audientziarekin. 

[1] OHARRA: Audientzia geroratuak telebistako edukien kontsumo ez-lineala erregistratzen du zuzeneko emisioaren (lineala) hurrengo zazpi egunetan, baita emisio horren egun berean geroratutakoa ere (vosdal).