Itxi

Audientzia oharra

'NMS'ek bere asteko kuotarik altuena lortu du

A.H.

EITB

Marijaiaren etorreraren berri eman zuen 'Euskadi Directo' saio bereziak bere aldetik, ordu tartean nagusi izan zen eta %17,3ko audientzia zatia lortu zuen.

Klaudio Landa. Argazkia: EiTB

'Ni más ni menos' arratsaldeko magazinak bere asteko datu altuenarekin itxi zuen pasadan astea: %16,6ko audientzia zatia. Klaudio Landak aurkeztutako saioak, bataz besteko 235.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen egunero, Euskadin eta eragin eremuan.

Emanaldi bereziei dagokienez, aipagarria da Marijaiaren etorrera eta Bilboko jaiei hasiera eman zion txupinazoaren zuzeneko emanaldiak izan zuen arrakasta. 'Euskadi Directo' saio berezi batek eskaini zuen emanaldia zuzenean, Arriaga antzokia eta Arenalarekin zuzeneko konexioak eginez. Saioak bere ordu tartean nagusitasuna lortu zuen eta %17,3ko audientzia zatia. 212.000 ikus-entzulek bat egin zuten saioarekin emanaldian zehar.

Bestalde, Donostiako su artifizialen emanaldiek ere, audientziaren harrera oso ona lortu zuten, eta bataz besteko 94.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuten egunero. Azkeneko ikuskizunak, larunbatean, %12,4ko audientzia zatia lortu zuen.

Kirol emanaldiak, bere ordu tartean lider

Bestalde, ETB-1eko igandeko kirol emanaldiek – Zarauzko Ikurriñaren bigarren jardunaldia eta Bilboko pilota jaialdia – bere ordu tartean nagusi izan ziren, eta aipagarriak dira bereziki, publiko euskaldunaren artean lortutako datuak.
Zehatzago, Euskotren ligako estropadek %16,9ko audientzia zatia lortu zuten, eta San Miguel Ligako txandak bere aldetik ,%20,8ko zatia. Publiko euskaldunaren artean ordea, %37ko zatia lortu zuten emakumezkoen estropadak eta audientziaren %42,2ko zatia gizonezkoenak. Bilboko pilota jaialdiak bere aldetik, %13.6ko audientzia kuota lortu zuen eta euskaldunen %25,2ak jarraitu zuten zuzeneko emanaldia.

ETB-2, kate nagusia larunbatean

Euskal Telebistako bigarren kateak, bataz besteko %10.9ko audientzia zatia lortu zuen pasadan astean eta asteko kuotari dagokionez, telebista kateen artean bigarren posizioa lortu zuen Euskadin. Pasadan larunbatean gainera, ETB-2 izan zen kate nagusia Euskadin.

'Teleberri', albistegien artean bere nagusitasuna bermatuz

'Teleberri'aren bigarren edizioa, Euskadiko saiorik ikusiena izan zen ostiralean, baita larunbatean eta igandean ere. Horrela, bere asteko datua, bataz besteko %20,2ko audientzia kuotarekin itxi zuen, 2010eko urtarriletik lortutako kuotarik altuena.