Itxi

Larunbateko kirolak

San Miguel Ligako Flaviobriga bandera zuzenean ETB-1en

A.H.

EITB

Horrez gain, Barakaldo eta Alaves taldeen arteko norgehiagoka eskainiko du ETB-1ek zuzenean.

Kaiku. Argazkia: EFE.

Kirol eskaintza zabalarekin dator Euskal Telebistan arratsaldean. 18:00etatik aurrera, San Miguel Ligako Flaviobriga Bandera eskainiko du ETB-1ek Castrotik zuzenean. Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.

Ondoren, Barakaldo eta Alaves taldeek jokatuko duten bigarren B mailako partida eskainiko du ETB-1ek Barakaldotik zuzenean, Xabier Andueza, Juanan Larrañaga eta Joseba Urkiolaren komentariorekin.

Zesta eta erremontea ETBK Sat-en

ETBK Sat kateak bere aldetik, Hondarribian jokatutako Lopez eta Hernandez-en arteko banakako zesta partida eskainiko du 19:30etik aurrera, Koldo Aldalur eta Jabier Arkarazoren komentarioekin.

22:30etan ordea, erremontearen txanda izango da eta Hernanin, arratsaldean, jokatutako Ezkurra eta Zeberio pilotarien arteko partida eskainiko da. Bigarren emanaldi honen kontakizuna Koldo Aldalurren esku egongo da eta, kasu honetan, Matxinekin batera komentatuko ditu partidak.