Itxi

Audientzia nota

'Euskadi Directo'k audientzia markak hautsi ditu berriro

A.H.

EITB

Arratsaldeko edizioak saioaren historiako kuotarik altuena lortu zuen, %21,1eko audientzia zatia, eta udako saiorik ikusiena izan zen.

Reyes Prados. EITB

'Euskadi Directo' saioak marka guztiak hausten jarraitzen du. Astearte arratsaldeko edizioak saioaren historiako kuotarik altuena lortu zuen, %21,1eko audientzia zatia. Horrez gain, udako saiorik ikusiena izan zen, bataz beste 83.000 ikus-entzule lortuz Euskadin eta eragin eremuan. Reyes Pradosek aurkeztutako saioa nagusi izan zen bere ordu tartean eta 204.000 ikus-entzulerekin bat egin zuen emanaldian zehar.

Astearteko 'Euskadi Directo'k gertueneko gaurkotasuna hartu zuen oinarri. Besteak beste, Artikuntzako San Agustin eguneko ospakizunak, Zarauzko surf txapelketaren lehenengo eguna eta Getxophoto argazki jaialdiaren inaugurazioa izan zituen hizpide. Horrez gain, arreta berezia eskaini zien eguneko beste hainbat gertaerei: Sopuertako eskolarekin sortutako arazoak, Barakaldo eta Anoetan izandako lapurretak, Bilboko kale garbitzaileek jasandako erasoak, eta Barakaldoko igogailuen etenaldia eragin zuen matxura elektrikoa.