Itxi

EITB Pilotaren Etxea

Eskuz Binakako Txapelketako finalaren emozio guztia, igande honetan, EITBko hedabideetan

EITB Media

Leer en Castellano

EITB Pilotari Onena saria banatuko du EITBk finalaren ondoren, Navarra Arena pilotalekuan.

Martxoaren 31ko finala, zuzenean, EITBn

Eskuz Binakako Txapelketako finala jokatuko dute igande honetan (martxoak 31) Altuna III-Martija / P. Etxeberria-Zabaleta bikoteek Iruñeko Navarra Arena pilotalekuan, eta bertan izango da EITB, ikuskizun handia jarraitzen eta ikusle eta entzuleei gertatzen den guztiaren berri ematen zuzen-zuzenean hedabide eta euskarri ezberdinetan: ETB1, Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta eitb.eus. 

"ETB Kantxa" saioa 17:00etan hasiko da ETB1en eta eitb.eus-en, Ezkurdia-Rezusta / Jaka-Imaz atariko partidarekin. Ondoren, Bibitako final handiaz gozatu ahal izango dugu: Altuna III-Martija / P. Etxeberria-Zabaleta. Gertatzen den guztiaren kontakizuna eta analisia egiteko lantalde zabala izango da Iruñeko pilotalekuan: Jon Balenziaga, Xabier Euzkitze, Elena Azpeitia, Pedro Mari Goikoetxea, Abel Barriola, Mikel Idoate eta Gentzane Aldai. Eurekin batera, kameren atzetik arituko diren profesionalak: kameralariak, laguntzaileak, argi eta soinu teknikariak, produkzioaz arduratzen direnak... Helburua izango da finalean gertatzen den guztia ikus-entzuleei xehetasun guztiekin eskaintzea. 

Bestalde, Euskadi Irratian Kepa Iribarrek, Txetxu Urbietak eta Oinatz Bengoetxeak jarraituko dute partida Iruñetik zuzenean "Hiru Erregeen Mahaia" saioan. Radio Euskadiren kasuan, Mikel Bilbaok egingo du kontakizuna Juan Martinez de Irujo adituarekin batera, eta Diego Arambalzak jasoko ditu pilotalekuko giroa eta protagonisten hitzak. Jagoba Arostegik gidatzen duten "Kirol Festa" saioaren barruan jarraitu ahal izango da kirol hitzordu garrantzitsua. 

Horrez gain, EITB Pilotari Onena sariaren laugarren edizioaren sari banaketa izango da Navarra Arenan. EITBk txapelketan zehar gailendu den pilotariari emango dio EITB Pilotari Onena saria.