Itxi

Igandean

Lekeitioko San Antolin torneoko finalerdia, zuzenean, ETB-1en

A.H.

EITB

Olaiola II-Apraiz eta Xala-Zubieta izango dira aurrez aurre.

Aimar Olaizola eta Xala. Argazkia: EITB

Igandean, Euskal Telebistako kamerek Lekeitioko pilotalekuarekin bat egingo dute arratsaldeko 17:00etatik aurrera, San Antolinetako jaialdia zuzenean eskaintzeko. Atariko partida, Olaizola I-Mendizabal II eta Gonzalez-Larrinaga bikoteen artekoa izango da eta ondoren, San Antolin torneoko finalerdia jokatuko dute Olaizola II-Apraiz eta Xala- Zubieta bikoteek. Jardunaldiko hirugarren partidan Mendizabal III-Arruti eta Tainta-Untoria izango dira aurrez aurre. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.

Pilota emanaldiaren aurretik, 16:00etan, herri kirolei eskainitako tartean, Euskadiko Trontza eta Lokotx Bilketa Txapelketa eskainiko da. Koldo Aldalur eta Jose Etxebestek emango dute Donostian jokatutako probaren berri.