Kirol emanaldia
San Antolin torneoko finala, zuzenean, ETB-1en
A.H.
EITB
17:00etatik aurrera Lekeitioko pilotalekuarekin bat egingo dute Euskal Telebistako kamerek.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Asteartean jokatuko den Lekeitioko San Antolin torneoko finala zuzenean eskainiko du ETB-1ek arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Olaizola II-Apraiz eta Berasaluze VIII-Albisu izango dira nor baino nor gehiago. Jardunaldiko lehenengo partidak, berriz, Apezetxea-Pascual eta Elezkano II-Beroiz bikoteak jarriko ditu aurrez aurre. Xabier Euzkitzek, Josean Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna ETB-1en.