Audientzia oharra
226.000 lagunek egin zuten bat Kontxako Banderarekin ETB-1en
A.E.
EITB
'Kontuz, Atsuak!' saio berezia ere oso arrakastatsua izan zen, eta 166.000 laguneko audientzia metatua eskuratu zuen.
Donostiako Banderaren emanaldiak %22ko audientzia eskuratu zuen atzo; euskaldunen artean %33,2koa izan zen. Iaz baino audientzia puntu bat gehiago lortu zuen, oro har. Ikusle kopuruari dagokionez, 226.000 lagunek egin zuten bat estropadarekin uneren batean, EAEn eta eragin esparruan.
Horrez gain, gauean emandako 'Kontuz, Atsuak!' bereziak ere oihartzun handia izan zuen. Kontxako Bandera izan zuen ardatza umore saioak eta euskaldunen artean %12,8ko audientzia zatia eskuratu zuen. 166.000 izan ziren saioa jarraitu zuten ikus-entzuleak.