Itxi

22:00etan

Amodiozko istorio berri eta gurutzatuak, gaur gauean 'Bi eta Bat'en

A.H.

EITB

Jokin, Izaskunen bizkartzain berria, agertzen denean, auzokide denen bizitzak aldatuko dira.

Bi eta Bat. Argazkia: EITB

Gaur gauean, Idoia eta Izaskun gizon beragatik borrokan ibiliko dira 'Bi eta Bat' telesailean. Izan ere, Izaskuni bizkarzaina jarri dio bere senarrak. Jokin da bere izena. Idoiarekin harreman labur bat izan ostean, honek utzi egingo du mutila. Une horretan Izaskun izango du lagun eta babes Jokin, eta Idoia jeloskor jarriko da.

Bestalde, Ertzaintzak armak aldatuko dituela jakingo du Javik, Jokinen bitartez, eta negozioa egiteko aukera ikusiko du. Gauzak, ordea, ez dira berak pentsatu bezala aterako.

'Bi eta Bat' ostegun honetan emitituko da 22:00etatik aurrera ETB-1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)