Itxi

Denboraldi berria

Lukas eta Malen ezkondu egingo dira gaur 'Goenkale'n

Gainera, Germanek elkarrekin ihes egiteko proposamena egingo dio Inesi eta Manexek Iboni esango dio Arraldetik alde egiteko asmoa daukala.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Astelehenean emango dugu 'Goenkale' telesailaren lehen atala eta, 18. denboraldian izandako istilu eta katramila guztiez gain, berriak ere helduko dira. Lukas eta Malen ezkondu egingo dira. Ikernek Lukasekin hitz egingo du ezkontzaren aurretik, Malenekin ezkon ez dadin; Iñigok, berriz, maite duela esango dio Ikerneri.

Germanek elkarrekin ihes egiteko proposamena egingo dio Inesi eta Ernesto, pilulak aldatuta, bera hiltzen ahalegindu zela kontatuko dio. Ama Paresik Inesi esango dio haren amaren heriotza ez zela halabeharrez gertatu eta badakiela nork hil zuen.

Ernesto ohartuko da Lukas eta German ez daudela haserre eta Lukasek badakiela Paula berak hil zuela.

Manexek Iboni esango dio Arraldetik alde egiteko asmoa daukala eta Joanari barkamena eskatuko dio, min handia eman diolako.

Karlosek ez zuen Ibiren eta Jokinen arteko harremanean inolako federik eta, orain, horren damu da. Ibik Jokini esango dio Xanet agurtu beharra daukala betiko ihes egin aurretik, baina Jokini ez zaio ideia hori asko gustatuko.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)