Goizeko albistegian
Iñaki Oyarzabali elkarrizketa, osteguneko 'Egun On Euskadi'n
A.H.
EITB
Euskadiko PPko idazkari nagusiak Aitzol Zubizarretaren galderei erantzungo die.
Iñaki Oyarzabal. Argazkia: EFE
Ostegunean, Iñaki Oyarzabal PPko Euskadiko idazkari nagusia ETB-2ko 'Egun On Euskadi' albistegian izango da eta Aitzol Zubizarretaren galderei erantzungo die, Euskadik bizi duen egoera politiko eta ekonomikoaren inguruan. Horrez gain, hauteskunde kanpaina, balizko emaitzak eta alderdien arteko harremanak aztertuko ditu bere alderdiaren ikuspuntutik.
Ondoren, Alfredo Retortillo, Iñaki Soto eta Olatz Barriuso solaskideak egun-eguneko gaien inguruan arituko dira solasaldi mahaiaren inguruan, eta Iñaki Oyarzabalen elkarrizketaren adierazpen garrantzitsuenak aztertuko dituzte.
'Egun On Euskadi' ostegun honetan goizeko 08:30etik aurrera emango da ETB-2n.