Itxi

Ana Aizpirik aurkeztuta

Eskoziako independentziaren inguruko erreferenduma, 'Hora GMT'n

A.H.

EITB

Saioak, gainera, FARC-en eta Kolonbiako gobernuaren arteko negoziazio prozesua aztertuko du.

Ana Aizpiri. Argazkia: EITB

'Hora GMT' egun-eguneko nazioarteko gaiak azterzen dituen saioak denboraldi berriari ekingo dio. Lehenengo saio honetan, hasteko, Eskoziako independentziaren erreferenduma jarriko dute mahai gainean. Ana Aizpirik Renoko Unibertsitateko Xabier Irujo irakaslearekin aztertuko du gaia. Eskozia izango ote da Europako Batasuneko kide berria?

Bestalde, Kolonbiako gobernuak eta FARC-ek hasiko dituzten negoziazioak gertutik jarraituko ditu 'Hora GMT'k. Zergatik izango du negoziazio honek arrakasta, akordio batera heltzeko seigarren prozesua denean? Carlos Malamud, Elcano Institutu Errealeko Hego Amerikako ikertzaile nabarmenenak negoziazio prozesu horren nondik norakoak aztertuko ditu Ana Aizpirirekin.

'Hora GMT' ostegunetan 01:10ean izango da ikusgai ETB-2n, eta igandean errepikatuko da goizeko 08:30ean.

Informazio gehiago (1)