Itxi

ETB-1 eta eitb.com-en

Saskibaloiko Euskal Kopako finalderdia, zuzenean

A.A.

EITB

Gescrap Bizkaia eta Caja Laboral izango dira nor baino nor gehiago .

Caja Laboral eta Gescrap. EITB

Gescrap Bizkaiak eta Caja Laboralek astelehenean jokatuko duten Euskal Kopako finalerdia zuzenean eskainiko dute ETB-1ek eta eitb.com-ek. 20:30ean hasiko den emanaldiaren kontakizuna Asier Aranguren kazetariak egingo du Josean Aldalur adituaren laguntzaz. Juan de la Vega lankidea arduraduko da elkarrizketak egiteaz.

Saskibaloiko hiru euskal taldeen arteko lehiaketak hirugarren edizioa du aurten. Finala jokatuko den kantxa txandakatuz doa, eta aurten Donostiako Illunben izango da. Honenbestez, finalerdi honetako irabazleak Lagun Aro taldea izango du aurkari.