Itxi

Zerrenda

30 galdera Laura Mintegiri

Erredakzioa

Herritarrek benetan kezkatzen dituzten galderak egin dizkite Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaiari ‘Euskadi pregunta’ saioan. Hauek dira aukeratutako 30 herritarrek egin dituzten galderak:

Herritarren galderak izan dira protagonista 'Euskadi Pregunta' ETB-2ko saioan. EITB.

1-Ana Maria Cabezas (Gasteiz, 52 urte; etxeko langilea)

Gastu publikoak kezkatzen gaitu. Soldata bere horretan uzteko edo jaisteko asmoa duzu, lehendakari izendatzen bazaituzte?


2-Garbiñe Bilbao (Bilbo, 59 urte; aurretik erretiratua)

2.200.000 biztanle dituen herri bat udalen, diputazioen, gobernu autonomikoaren, Estatuaren eta Europaren agintepean izatea, zer iruditzen zaio EH Bilduri? Erakundeak murriztu edo bat-egiteak egin beharko lirateke?


3-Esperanza Martin (Bilbo, 44 urte; bankuko langilea)

Ez al da kontraesana proiektu nazionalista bat eta, aldi berean, ongizate estatu bat sortu nahi izatea?


4-Julia Rojo (Gasteiz, 67 urte; aurretik erretiratua)

Ekonomiaren egoera kontuan izanda, norekin lortuko du akordioa EH Bilduk?


5-Ione Barrenetxea-Arando (Gasteiz, 47 urte; langabea)

Lanpostu berri bat eskuratzeko, zergatik ez da kontuan izaten Euskadin bizitzea?


6-Jorge Reguera (Bilbo, 27 urte; langabea)

Iraupen luzeko langabeentzako osasun-txartela, bere horretan utziko duzu?


7-Eneritz Vidal (Bilbo, 27 urte; ikaslea)

Hezkuntzari dagokionez, matrikula tasak igotzen jarraituko duzue?


8-Elena Martinez de Murguia (Donostia, 56 urte: musikaria)


Zer egingo duzu ingurumena, paisaia, arkitektura eta kultura babesteko?


9-Mikel Izaguirre (Errenteria, 60 urte; kirol egokituaren sustatzailea)

Zer da zuretzat garrantzitsuagoa: preso bat kalera ateratzea edo elbarri batek egin ahal izatea?


10-Pamela Ruiz (Galdakao, 29 urte; ikaslea)


Ikerketaren alorrean, zein politika bultzatuko du zure alderdiak?


11-Roberto Camara (Bilbo, 69 urte; erretiratua)


Hauteskundeak irabazten badituzu, independentziaren aldeko apustuari ekingo diozu? Norengandik bereiziko gara? Europan jarraitzen badugu, egun dugun kontzertua izaten utziko digute?


12- Angel Garcia Caballero (Gasteiz, 32 urte; langabea)


EAEn eta Estatuan zor pribatu handia dago, zor publikoa kutsatzen ari da, eta ekonomia eta kontsumoa moteltzea eragin du. Ados al zaude? Porrot kontrolatua babestuko al zenuke?


13- Manu Monreal (Gasteiz, 49 urte; langabea)


Zein da zure immigrazio-politika?


14 -Bibi Liras (Oiartzun , 43 urte; etxekoandrea)


Hauteskundeen ostean, sistema neoliberal kapitalista kudeatzen jarraituko duzue, edo sistema horretatik aldenduko gaituen gizarte bat sortzen saiatuko zarete?


15-Asier Ecenarro (Eibar, 37 urte; langabea eta ikaslea)


Abertzale guztiok euskal estatu independentea irudikatu dugu Europan. Baina ezkerreko pentsalari batzuen ustez, Espainiatik aldenduta ere, beste batzuen menpe egongo ginateke; amerikarren mende, berbarako. Zer erantzungo zenieke horiei?


16-Juan Carlos Berzosa (Donostia, 63 urte; aurretik erretiratutako irakaslea)


Ez al duzu uste alderdiek, herritarren benetako interesak baino, euren burua eta euren boterea besterik ez dutela gogoan?


17-Ibai Rosa Iturria (Errenteria, 24 urte; zine banatzailea)


Lehendakari bazina, Gizarte Segurantzaren kutxa bakarra eskatuko zenuke?


18-Pilar Falque (Donostia, 61 urte; aurretik erretiratua)


Presidente batek biziarteko errenta izan behar duela uste al duzu?


19-Mari Carmen Etxebarria (Donostia, 52 urte; erizaina, langabezian)


Zergatik egiten dira zezenketak Bilduk gobernatzen duen udaletan eta Donostian, berriz, ez?


20-Abel Castañares Perez (Portugalete, 52 urte; gorputz-hezkuntzako irakaslea)


Ondo al deritzozu Donostiako Udalak Anoetako estadioko lanetarako dirua emateari?


21-Cristian Rodriguez Landeira (Leioa, 31 urte; informatikaria)

Zer egingo duzu Euskadin interneten erabilera bultzatzeko?


22-Marco Antonio Imbert (Bilbo, 49 urte; hiesa prebenitzeko programen koordinatzailea)

Lehendakari bazara, irakaskuntza elebiduna bultzatuko duzu?


23-Mari Carmen Gomez (Gasteiz, 43 urte; langabea)


Euskara nahitaez jakin beharra eta gaztelaniaz emititzen duten hedabide publikoak ixteko proposamenak, ez al du Frankismo garaiko kutsua?


24-Garazi Pizarro (Bilbo, 24 urte; ikaslea)


Zer politika bultzatuko duzu gazteei etxebizitza eskuratzen laguntzeko?


25-Ivan Nuñez (Beasain, 30 urte; langile autonomoa)

Kudeaketa txarraren ondorioz sortutako zorra atzeratu edo barkatzearen aldekoa zara?


26-Cesar Fernandez Rollan (Barakaldo, 34 urte; komertziala)

ETAren biktimekin izan duzuen jarrera ikusita, zerbait txarto egin duzuela uste al duzu? Egin zaien mina aitortzeko eta konpontzeko neurri zehatzak abiatzeko asmorik al duzue?


27- Begoña Alonso (Karrantza, 52 urte; aseguru-etxeko langilea)


Zein esparrutatik murriztuko zenuke Osasun zerbitzua orain dagoen bezala uzteko?


28-Pilar Yarritu (Artziniega, 56 urte; irakaslea)

Interesgarritzat jo dituzten museo txikiak babestuko dituzue?


29-Jon Cousillas (Barakaldo, 22 urte; ikaslea)

Zer egingo duzue txirotasunari aurre egiteko?


30-Iñaki Etxeandia (Bilbo, 50 urte; artisaua)


Hautetsiek bete beharreko kode etikoa idatzi eta aurkeztuko al zenuke hauteskunde-kanpainan?