Aurrerapena
Maitasun berriak loratuko dira, 'Goenkale'n
Estherren eta Lukasen arteko harreman sekretua sendotu egingo da eta Garbiñeren eta Sabinoren arteko harremana ere loratu egingo da.
Maitasuna loratuko da astelehenean 'Goenkale'ko atal berrian. Beste harreman batzuk, ordea, gaiztotu egingo dira.
German ilusioz gainezka dago Ines etortzear delako. Azken horrek, berriz, ustekabeko bisita jasoko du: Jon, misioetan lagun izan zuen apaiz-medikua, Euskal Herrira itzuli da.
Aliziak ere ezustekoa jasoko du, Leok Boga eskualdatuko duela esango baitio. Taberna berak hartzea proposatuko dio. Kandidok horretara bultzatuko du baina, laster, beste kontu batzuetan murgildu beharko du, Nekanek Ertzaintzan zeukan lanpostua berreskuratzeko aukera duela esango baitio.
Bestalde, Julian, Mireiaren aita, etxera joango zaie. Istripua izan du eta ezinduta egongo da bolada baterako. Mireiak Garbiñe kontratatuko du aita zain dezan. Julianek oso gozo hartzen du Esther eta Mireiari baino kasu handiagoa egiten dio. Bestalde, Estherren eta Lukasen arteko harreman sekretua sendotu egingo da elkarrekiko erakarpen handia daukatelako.
Garbiñeren eta Sabinoren arteko harremana ere loratzen ari da. Garbiñek asko erakartzen du Sabino eta baserriko produktuak ematen dizkio opari.
Itxasoren eta Ibonen, eta Eiderren eta Kevinen arteko bizikidetza harremana gero eta konplexuagoa da. Etxea txiki gelditu zaie eta arazoak sortu dira bi bikoteen artean.