Itxi

Zozketa

Parte hartu "El Conquistador" saioa nola grabatzen den ikusteko zozketan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Izena emateko epea urriaren 16ra arte egongo da zabalik. Irabazlea bi egun geroago jakinaraziko da, urriaren 18an. Irabazleek proben garapena bertatik bertara ikusteko aukera izango dute, baita bat edo beste egin ere.

"Conquis 21" saioko irudia bat. Argazkia: EITB Media

El Conquistador saioa bertatik bertara nola grabatzen den ikusteko zozketa abian jarri dugu. Lehenbizikoz, bi pertsonak telebistako abentura-saiorik muturrekoena nola grabatzen den ikusi ahal izango dute tokian bertan, hainbat egunez, grabazio-taldearekin batera ibiliko baitira hara eta hona. Zorionekoek proben garapena ikusi ahal izango dute, baita bat edo beste egin ere.

Bidaia horretan parte hartu ahal izateko, saioaren webgunean argitaratutako galdetegia bete beharko dute interesdunek. Urriaren 16ra arte parte hartu ahal izango da, eta irabazlea bi egun geroago jakinaraziko da, urriaren 18an.

Saria bi lagunentzako bidaia izango da, El Conquistador 21 edizioaren grabazioa egiten ari diren lekura. Hegaldiak barne hartzen ditu, baita aireportutik grabazio-lekura joateko joan-etorriak eta lantaldeak ostatu hartuko duen hotelean bost gau igarotzea ere. Saria azaroaren 18tik 24ra bitartean baliatu beharko da, eta, beraz, programaren grabazio-taldeak eskatutako aldaketak baino ez dira onartuko.

Zorte on!

Informazio gehiago (2)