Bilbo
David De Jorgek 'Manda Huevos' saria irabazi du
ETBko sukaldari handia 'Pertsonaia Ospetsuena' izendatu du Bilboko Moskotarrak konpartsak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
David De Jorge sukaldariak 'Manda Huevos' saria jaso du. ETB-2ko 'Robin Food' saioko aurkezle-sukaldaria 'Pertsonaia Ospetsuena' izendatu du Bilboko Moskotarrak konpartsak.
De Jorgebozketa bitxi batean hautatu dute. Bilboko Aste Nagusian, Moskotarrak txosnan,hiru hautagairen argazkiak jarri zituzten: gure sukaldari handiarena, Kaikukoentrenatzaile Jose Luis Kortarena eta Jorge Fernandez aurkezlearena. Pertsonaia gustukoenari urez betetako globak botatzeko proposamena egin zioten jendeari eta, globo gehien gure 'Robin Food'ek jaso zuenez, saria eskuratu du hondarribitarrak.