Goizeko hitzordua
David de Jorge eta Martin Berasategui asteleheneko 'Forum'en
A.H.
EITB
Bi sukaldariek 'Robin Food' saioaren denboraldi berriaren nobedadeak aurkeztuko dituzte.
Begoña Zubietak bi sukaldari oso ezagun hartuko ditu asteleheneko 'Forum' elkarrizketa saioan: David de Jorge eta Martin Berasategui. Izan ere, astelehen honetan 'Robin Food' saiaoren denboraldi berria hasiko da Euskal Telebistan. Gonbidatuek sukaldaritza saioaren nobedadeak aurkeztuko dituzte 'Forum'en. Horrez gain, 'Robin Food' saiotik pasa diren pertsonaia ezagunak, eta pasadizko eta jazoera nabarmenak ekarriko dituzte gogora. Denboraldi berrian izango diren pertsonaien inguruan ere arituko dira.
'Forum' astelehen honetan dago ikusgai goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.