Itxi

22:30ean

Jean Haritschelhar, 'Bisitaria'n

A.H.

EITB

Xabier Euzkitzek kultura eta bizitza mailan Haritschelharrek duen ondarea partekatuko du.

Jean Haritschelhar eta Xabier Euzkitze

Baionan du hitzordua 'Bisitaria'k, bertan zain izango baitu Jean Haritschelhar, ia 90 urte ibilbidean hainbat kargu izan dituen gizona. Euskaltzaindiako presidentea, Baigorriko alkate edo prefektua, Baionako Euskal museoko zuzendaria, pilotarien biltzarrekoa eta beste hainbat elkarteko buru izan da Haritschelhar.

Gaur egun, euskararen zaintza eta artikuluak idazten zein irakurketan ematen du denborarik gehiena. Xabier Euzkitzek Jeanen Angeluko etxean hartuko du ostatu, eta denontzat ezagun diren zaletasunez gain, etxeko kontuak, familia eta abar luze batez aritzeko aukera izango dute. Kultura eta bizitza mailan ondare izugarria du Haritschelharrek eta 'Bisitaria'rekin partekatzeko prest dago, jakina.

'Bisitaria', 22:15etik aurrera, ETB-1en.