Agenda kulturala
Javier Aguirresarobe argazki zuzendaria aste honetako 'EITB Kultura'n
A.H.
EITB
Horrez gain, Dantzan Bilaka ekimenaren proposamen berriak aztertuko ditu saioak.
Aste honetako 'EITB Kultura'k Javier Aguirresarobe euskal argazki zuzendariarekin zabalduko dute saioa eta artistak bere ibilbide zabala errepasatuko du. Almodovarren Hable con ella edota Woody Allen-en Vicky Cristina Barcelona filmeetan lan egin du.
Horrez gain, saioak Dantzan bilaka ekimenaren proposamenak ezagutuko ditu. Maria Andrés Sanz, Aiert Beobide eta Lorea Ibarrondo koreografoek beren lana azalduko dute.
Bestalde, Kokein eta The Romanticos taldeen musika entzungo dute 'EITB Kultura'n. Eibarko Kokein taldeak azkeneko diskoaren xehetasunak emango ditu: Izan. Horrez gain, Tokyo eta Londonera eraman duten musika eta ibilbideaz arituko dira. The Romanticos, bere aldetik, musika afro-amerikanoa ekarriko dute saiora, 60ko eta 70eko hamarkadetako Chicagoko funky eta blues estiloak hartzen dituen musika. Taldearen lehenengo diskoak My time du izena.
Amaitzeko, Guggenheim Museoan bisita egingo dute eta bi erakusketen aurrerapena egingo dute 'EITB Kultura'n: Muro-bilbao proeiktua eta Arquietctura Habitada erakusketa.
'EITB Kultura' astelehen honetan emitituko da 23:40ean ETB-1en, asteartean 00:40ean ETB-2n eta ostiralean 23:15ean ETB-3n.