Kirol eskaintza
Saskibaloia, pilota eta errugbia, igandean, ETBn
A.A.
EITB
Euskadiko trinkete txapelketako finala, eta Ormaetxea eta Alkortaren arteko sega desafioa ere ikusgai izango dira.
Saskibaloiarekin abiatuko dute igandeko kirol programazioa ETBn. Caja Laboral eta Cajasol taldeen arteko norgehiagoka 12:10etik aurrera izango da ikusgai ETB-1en eta eitb.com-en, Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Juan de la Vegaren eskutik.
13:00etan, trinketeko Euskadiko txapelketako finala eskainiko da, Iñigo Aiestaran eta Kepa Arroitajauregiren komentarioekin.
15:30ean Hernani-Getxo Artea errugbi partidaren berri emango dute ETBKn eta eitb.com-en Jon Ander Gorospek eta Koldo Alduntzinek.
16:00etan, ETB-1en, Ormaetxea eta Alkortaren arteko sega desafioaren ingurukoak bilduko dituzte Juanan Legorburuk eta Mikel Alkortak.
Amaitzeko, 17:00etan, 'ETB Kantxa' saioa hasiko da ETB-1en eta eitb.com-en. Eibarko Astelenatik egingo da pilota emanaldia eta hiru partida izango dira ikusgai: lau t'erdiko txapelketako partida izango da lehenengoa, Aritz Lasa eta hilaren 5eko garailearen artean; binakako partida bigarrena, Irujo-Laskurain / Julen Retegi-Zubieta, eta 2. Mailako lau t'erdiko txapelketako Ongay- Jaunarena hirugarrena. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira berriemaile.