Itxi

Begoña Zubietak aurkeztuta

Javier Reverteri elkarrizketa, astearteko 'Forum'en

A.H.

EITB

Bidaia literaturan aditua, bere azkeneko liburua aurkeztuko du: Colinas que arden, lagos de fuego.

Begoña Zubieta. Argazkia: EITB

Gazteleraz idatzitako bidaia literaturan maisua den Javier Revertek Colinas que arden, lagos de fuego liburua aurkeztuko du asteartean, ETB-2ko 'Forum' elkarrizketa saioan. Afrika ekialdeko mendixka, zelai, baso eta lakuetan zehar egindako ibilaldien pasarteak bildu ditu bertan, kontinente beltzaren inguruko azkeneko liburua argitaratu zuenetik hamar urte igaro direnean. Itzulera honetan, leku ahaztezinetara eramango gaitu Revertek: Kenia Iparraldeko Turkana lakura, Tanzaniako Tanganikara eta Zambiako Chitambo herrixka txikira. Azken honetan zendu zen David Livingston exploratzaile famatua eta bertan dago lurperatuta haren bihotza.

'Forum' astearte honetan emitituko da goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.