Itxi

22:15ean

Malenek erabaki gogorra hartuko du, 'Goenkale'n

Hainbat pertsona gainbeheran ikusiko dugu, eta, gainera, azpijokoak izango dira nagusi.

Argazkia: EITB

'Goenkale' telesailaren hurrengo atalean, Malenen erabakia, azpijokoak eta gainbeherak izango dira nagusi.

Kandido urduri dabil, Ertzaintzara itzultzekotan delako. Patua, baina, ez du alde izango; lehen egunean, akats larria egingo du, eta bizia arriskuan jarriko du. Ertzain izateari uzteko ideia buruan bueltaka izango du une horretatik aurrera.

Ez da une goxoa izango, halaber, Garbiñerentzat. Julianekin dauzkan arazoez gain, senarra zenaren amorantea dela dioen emakumeari egin beharko dio aurre.

Inesi, berriz, komentuko ama nagusia izatea eskainiko diote, Paresi kartzelatu egin baitute. Baina, eskaintza baino gehiago, nahitaez bete beharreko eskakizuna izango da, Ines baitaukate haur lapurtuen auzia azaleratzearen ondorioz ordenak izan duen gainbeheraren erantzuletzat.

Dena den, gainbehera gehiago ere izango da ‘Goenkale’n. Gazteen arteko bizikidetza harremanak okerrera egingo du. Kevinek eta Eiderrek estrategia bat pentsatuko dute Ibon eta Itxaso etxetik botatzeko; ez dakite, ordea, azken horiek ere azpijoko berean dabiltzala.

Nolanahi ere, atal honetan, Malenek izango du protagonismoa. Senarrak engainatu egin duela jakin du, eta erabaki gogorra hartuko du.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)