Itxi

Kirol emanaldiak

Lagun Aro-Gescrap Bizkaia derbia, igandean, zuzenean

A.A.

EITB

Saskibaloi neurketa 12:15etik aurrera izango da ikusgai ETB-1en eta eitb.com.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Endesa Ligan jokatuko den saskibaloi derbia zuzenean eskainiko dute ETB-1ek eta eitb.com-ek igande honetan, 12:15ean hasita. Lagun Aro eta Gescrap Bizkaia taldeen arteko norgehiagokaren berri Asier Arangurenek eta Josean Aldalurrek emango dute, eta Juan de la Vegak elkarrizketak egin eta armailetako giroa bilduko du.

Ohi denez, ETB-1ek herri kirolen tartea zabalduko du 16:00etan, Euskadiko Harrijasotzaileen Txapelketa eskaintzeko. Koldo Aldalurrek egingo du kontakizuna.

Azken kirol hitzorduak Eibarrera eramango gaitu. Astelenan jokatuko den pilota jaialdia zuzenean izango da ikusgai 17:00etatik aurrera ETB-1en eta eitb.com-en. Lau t'erdiko txapelketako neurketa izango da ikusgai lehendabizi: Arretxe II-Mendizabal III. Ondoren, binakako bi partida jokatuko dira: Xala-Barriola / Irujo-Laskurain eta Olazabal-Arruti / Ongay-Larrinaga. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak osatuko dute esatari taldea.

Bideoak (1)