Larunbat arratsaldean
'Asesinato en la Casa Blanca' thriller-a, bere ordu tartean nagusi
A.H.
EITB
Aurten ETBn eskainitako filmen artean audientzia kuotarik handiena lortu du, %18,1.
Larunbat arratsaldean ETB-2k eskaini zuen Asesinato en la Casa Blanca filma audientzia buru izan zen bere ordu tartean. %18,1eko audientzia zatia lortu zuen, aurten ETBk eskainitako filmen artean kuotarik altuena. Zerbitzu sekretuak eta Etxe Zuria tarteko dituen thriller-ak Wesley Snipes eta Diane Lane aktoreak ditu protagonista.
Emanaldian zehar 274.000 lagunek egin zuten bat filmarekin Euskadin eta eragin eremuan, eta bataz besteko 103.000 ikus-entzuleko audientzia lortu zuen.