Zuzenean
Alaves-Peña Sport futbol partida, larunbatean, ETB-1en eta eitb.com-en
A.A.
EITB
ETBKn Fusto-Garma / Gaubeka-Larrinaga pala partida izango da ikusgai.
Alaves. Argazkia: EITB
Larunbatean, Alaves-Peña Sport Bigarren B Mailako futbol partida izango da ikusgai ETB-1en eta eitb.com-en, 18:00etatik aurrera, Xabier Andueza, Juanan Larrañaga eta Joseba Urkiolaren komentarioekin.
ETBKn, berriz, bezperan Bilbon jokatutako Fusto-Garma / Gaubeka-Larrinaga pala partidaren berri emango dute Iñigo Aiestaranek eta Mikel Aierbek 22:30ean hasita.
20:50ean eta 23:50ean 'Gaur Egun Kirolak' tarteak zabalduko dira, Txemi Galarragak aurkeztuta, eguneko futbol jardunaldiaren errepasoa egiteko. Arreta berezia eskainiko zaio Valentzia-Athletic partidari.