Itxi

'Kantuan'

12 lehiakidek egin dute aurrera 'Kantuan' saioan

A.A.

EITB

Euskal Herriko kantaririk onena aukeratzeko lehiaketaren lehen saioan, 25 lagun aritu ziren nor baino nor.

Kantuan

12 lehiakidek egin zuten aurrera, joan zen larunbatean, ETB-1eko ‘Kantuan’ saioan. Kantaririk onenaren bila dabiltza lehiaketa honetan, eta lehenengo saioan, 25 lagunek hartu zuten parte. Azkenik, epaimahaiaren iritziz, 12 lagun pasa dira hurrengo saiora.

Idoia Bediaga, Iraitz Udabe, Estibalitz Etxeberria, Maitane Urien, Leire Gotxi, Xabier Zurbano, Leire Elustondo, Iraide Irigoyen, Leire Tejada, Jon Urbieta, Rakel Vicente eta Irati Rivas dira lehiaketa honen hurrengo fasera pasa diren lehiakideak.

Banaka, binaka edota taldeka eta genero ezberdinetako abestiak abestu beharko dituzte aurrera jarraitu nahi badute. Eta Iñigo Arbizak, Joseina Etxeberriak eta Joli Pascualenak osatutako epaimahaiak izango du, berriz ere, azken hitza.

Hurrengo larunbatean, ikusiko dugu nork jarraituko duen aurrera; urriaren 27an izango baita bigarren saioa, 22:00ak aldera hasita.

Informazio gehiago (1)