2. saioa
Larunbateko 'Kantuan' saioan, abeslariak hobeto ezagutuko ditugu
Saioko bigarren atal honetan, epaimahaiak aukeratutako abestiak defendatzeaz gain, 12 partaideak nongoak diren, zertan aritzen diren eta musikaren mundura nola heldu diren jakingo dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Larunbatean, "Kantuan" saioko bigarren atala ikusteko aukera izango dugu. Oraingo honetan, arrisku handia hartuko dute gure lehiakideek aurrera egiteko asmotan. Ahalik eta ondoen defendatu beharko dute egokitu zaien abestia, bakoitzaren estilokoa izan ala ez. Izan ere, entzungo ditugun kantuak, programak aukeratu ditu. Aurrera egiteko, hauek dira defendatu beharko dituzten kantak:
Idoia Bediaga: Maldita Nerearen "El secreto de las tortugas"
Iraitz Udabe: Ken Zazpiren "Haizea"
Esti Etxeberria: Amy Winehousen "You Know I'm not good"
Maitane Uribe: La quinta estación taldearen "El sol no regresa"
Leire Gotxi: Benito Lertxudiren "Maria Solt"
Xabier Zurbano: Diego Torresen "Color esperanza"
Leire Elustondo: Barbra Streisanden "Woman in love"
Iraide Irigoien: Ronan Keatingen "When you say nothing at all"
Leire Tejada: Stevie Wonderen "Sir Duke"
Jon Urbieta: Gatibu taldearen "Pailazo"
Rakel Vicente: Alaitz eta Maiderren "Ingoyeu!Ingoñeu!"
Irati Rivas: Adelen "Rolling in the deep"
Larunbateko saioan partaideak ezagutuko ditugu, nongoak diren, zer egiten duten, nola heldu diren musika mundura, esperientziarik duten ala ez… Horrez gain, saioaren hasieran epaimahaiak kartazal baten bidez jakinaraziko digu zenbat lehiakide kanporatuko diren saio honetan.
"Kantuan", larunbatean ikusi ahal izango dugu, ETB-1en, gaueko 22:00etan.
'Kantuan Prest'
'Kantuan'en harira, 'Kantuan prest' saioa estreinatuko du ETB-1ek datorren asteartean, urriaren 30ean. Maider Gorostegi, Gazteako esataria izango du gidari tarteak eta berarekin batera, bi solaskide egongo dira: Oihan Vega dj-a, Gazteako aurkezle ezaguna baita ere, eta musikan aditua, eta Miren Fernandez abeslaria eta 'Kantuan' programan lehiakideei musika aholkuak emateaz arduratzen dena. Hiruen eginkizuna 'Kantuan' lehiaketaren azken atalean gertatutako guztia aztertzea izango da: lehiakideen saioak; epai-mahaiaren erabakiak; eszenario gaineko unerik hunkigarrienak; saioan sortu daitezkeen liskarrak... . Zer konta eta zer aztertu asko izango da 'Kantuan Prest' saioan. Horrez gainera saio bakoitzean lehiakideren bat ere izango dute gonbidatua.