Itxi

ETB-1en eta ETB-2n

Geologia kontuak dakartza 'Teknopolis' saioak aste honetan

A.A.

EITB

Horrez gain, Urretxuko Mineralen Museora bisita egingo dute.

Oihana Jauregi

Ibilaldi geologikoa proposatuko ditu 'Teknopolis' saioak bere lehen erreportajean. Gure historia geologikoa ezagutzeko inguruan ditugun eraikin eta etxeak behatzea lagungarria da. Etxe horiek egiteko erabili dituzten arrokak irakurtzen jakitean dago gakoa. Azterketa horren bidez ezagutu dezakegu zein izan den lurraren bilakaera. Donostian egin dute froga, Txema Hernandezek lagunduta. Geologian doktorea eta Cristina Enea Fundazioko Zuzendaria da bera.

Geodibertsitatea eta ondare geologikoa balioan jartzeko, Euskal Herriko Unibertsitateko aditu talde batek egindako azterketa eta inbentario lan itzelari erreparatuko diote jarraian. Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban 150 geologia interesgune identifikatu dituzte. Inbentarioaren abiapuntua Urdaibain egindako lana izan zen. Han 52 geologia interesgune identifikatu zituzten eta 'Teknopolis'ek horietako batzuk ezagutuko dituzte.

Azkenik, ate honetan geldiunea Urretxun egingo dute, XXV.mineralogia eta paleontologia astea antolatu baitute han. Urrelur museoaren topaketak urriaren 29tik azaroaren 4ra bitarte izango dira, eta mota guztietako ekintzak antolatu dituzte herrian. Aitzakia horrekin, museoa 'Teknopolis'era ekarriko dute.

'Teknopolis' saioa larunbatean dago ikusgai ETB-1en 15:00etan eta igandean ETB-2n 08:55ean.