Ostiral honetan
Pisu ertaineko bi borrokaldi bikain, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A.
EITB
Robert Stieglitz-Henry Weber eta Dominik Britsch-Roberto Santos.
Pisu ertaineko bi borrokaldi komentatuko dituzte Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioan. Lehenengoan, Robert Stieglitz eta Henry Weberrek neurtuko dituzte indarrak, pisu super ertaineko munduko titulua jokoan dagoela. Robert Stiegiltzek 2009an eskuratu zuen gerrikoa eta harrezkero bost aldiz eutsi dio. Bere zenbakiak hauek dira: 40 irabazi, 2 galdu eta 0 berdindu. Henry Weberrentzat, ostera, hauxe izango da lehenengo munduko txapelketa. Orain arte 15 garaipen lortu ditu eta ez du borrokaldirik galdu.
Saioaren bigarren zatian, pisu ertaineko Europako txapelketa bat ikusi ahal izango dute boxeozaleek. Dominik Britsch alemaniarra eta Roberto Santos Benidormeko tigrea izango dira aurrez aurre. Britishek 26 neurketa egin ditu orain arte eta denak irabazi.
'Boxeo Izarrak' ostiral gauean dago ikusgai ETB-1en, pilota emankizunaren ostean, eta larunbat gauean ETBKn, 23:30ean.