Aste honetan
Becatu musika jaialdiaz 'EITB Kultura' saioan
A.E.
EITB
Horrez gainera, Faemino y Cansado bikotearekin ere egongo dira
Larunbatean ospatuko den Becatu jaialdiaz ariko dira aste honetan 'EITB Kultura' saioan. Berri Txarrak, Esne Beltza, Willis Drummond, Zea Mays eta Zuloak-ekin egongo dira Barakaldoko BEC-en. Larunbatean Becatu jaialdia ospatuko dute bertan. Musikaren panorama izango dute oro har hizpide.
Horrez gain, Faemino y Cansado izango dira kultur leihoan. Umorea, euskal publikoa eta autokritika egiteko dutenmoduaz mintzatuko dira, besteak beste.
Panta Rhei antzerki taldeak Auzokideak lan berria azalduko du. Haurrei zuzendutako lana da eta haren nondik norakoak aurkeztuko dituzte saioan.
Balmasedako Mild musika taldeak, berriz, 'EITB Kultura'n Fin de siècle izeneko bigarren lana hurbilduko du.
'EITB Kultura' astelehenean dago ikusgai 00:00etan ETB-1en.