'Kantuan'
7 abeslarik jarraituko dute lehian, 'Kantuan' saioan
A.R.
Erredakzioa
Larunbatean, Euskal Herriko kantaririk onena aukeratzeko lehiaketaren hirugarren saioan, 10 lehiakide aritu dira kantuan, baina 7 pasatu dira hurrengo saiora.
ETB-1eko 'Kantuan' saioan 10 abeslari izan ziren lehian joan den larunbatean, baina 7 ikusiko ditugu hurrengo saioan. Kantaririk onena aurkitzeko lehiaketa honetako lehenengo saioan 25 lagunek parte hartu ondoren, 12 lagun izan ziren bigarren saioan, eta azken saio honetan 10 lagun ikusi ditugu.
Larunbateko saioan, hiru lehiakide kanporatu zituzten, beraz, hurrengo saioan 7 kantari ikusiko ditugu lehian. Hauek izan dira hurrengo fasera pasatu diren lehiakideak: Idoia Bediaga, Estibalitz Etxeberria, Leire Gotxi, Xabier Zurbano, Leire Elustondo, Leire Tejada eta Rakel Vicente.
Banaka, binaka edota taldeka abestu beharko dituzte genero ezberdinetako kantuak, eta Iñigo Arbaizak, Joseina Etxeberriak eta Joli Pascualenak osatutako epaimahaiak izango du, berriz ere, azken hitza.
Hurrengo larunbatean ikusiko dugu nork jarraituko duen aurrera; azaroaren 10ean izango da laugarren saioa, 22:00ak aldera hasita.