Itxi

Emanaldiak

'Goenkale: kondesaren erretratua' antzezlanaren egutegia, eguneratuta

Egin klik eta ezagutu antzezlanaren hurrengo emanaldiak non eta noiz izango diren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Goenkale' telesailak 18. urtea bete du emisioan. Heldutasunera iritsi dela esan genezake, urteei erreparatzen badiegu. Marka bikaina da, eta ikus-entzuleei urte hauetan guztietan emandako babesa eskertzeko, 'Goenkale' zuzenean ikusteko aukera emango diete Pausoka eta Glu Glu ekoiztetxeek, antzezlan baten bidez: Goenkale, Kondesaren erretratua. 2013ko uztailera bitartean izango da ikusgai Euskal Herriko hainbat antzokitan.

Goenkale, Kondesaren erretratua antzezlanean telesailari arrakasta eman dioten elementuei (intriga, maitasun istorioak), barrea eragingo duen komedia gaineratu diete. Ikusleen gozamenerako atondutako egitasmoa da, eta sorpresa bat edo beste ere egongo da; esaterako, 'Goenkale'ren hastapenetako pertsonaien gainean orain arte ezkutuan izan den daturen bat ezagutzeko aukera izango da.

Ondorengoak dira, Jokin Oregiren zuzendaritzapean, antzezlaneko aktoreak: Xabier Perurena (Ibon), Ylenia Baglietto (Eider), Felix Arkarazo (Andoni), Maria Cruickshank (Itxaso), Yannick Vergara (Rakel) eta Carlos Nguema (Nelson).

Hauxe izango da Goenkale, Kondesaren erretratua antzezlanaren egutegia:

Uztailaren 11: Donostia, Antzoki Zaharra.

Uztailaren 12a: Donostia, Antzoki Zaharra.

Uztailaren 13a: Donostia, Antzoki Zaharra.

Uztailaren 14a: Donostia, Antzoki Zaharra.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)