Itxi

Begoña Zubietak aurkeztuta

Andres Perez Dominguez idazleari elkarrizketa, asteleheneko 'Forum'en

A.H.

EITB

Gonbidatuak azkeneko eleberria aurkeztuko du: El silencio de tu nombre.

Begoña Zubieta. Argazkia: EITB

Astelehenean, Begoña Zubietak Andres Perez Dominguez idazlea elkarrizketatuko du, argitaratu berri duen El silencio de tu nombre eleberria hartuko du  hizpide. El violinista de Mathaussen liburuak izandako arrakastaren ondoren, 50. hamarkadan murgilduko da berriro ere Perez Dominguez idazlea.  Oraingoan, bigarren mundu gerraren amaieran kokatuko du istorioa, frankismoaren garaian. Amodiozko istorio baten bitartez Franco eta Hitlerren arteko kolaborazio harremanak jorratuko ditu idazleak  eleberrian.

'Forum' astelehen honetan 08:00etatik aurrera emango da ETB-2n.