Kantuan
Leire Gotxi eta Rakel Vicente kanporatu dituzte 'Kantuan' saioan
A.R.
Erredakzioa
Larunbatean, Leire Gotxi eta Rakel Vicente kaleratu zituzten. Estibalitz Etxeberria, aldiz, finalean dugu dagoeneko, eta beste lau abeslariek lehian jarraituko dute finalera pasatzeko.
ETB-1eko ‘Kantuan’ saioan 7 abeslari izan ziren lehian joan den larunbatean, baina 5 ikusiko ditugu hurrengo saioan. Ezusteko handiak zeuden iragarrita azken saio honetarako, eta horrela izan da, izan ere, lehiakide bat finalean dugu dagoeneko.
Larunbateko saioan, bi lehiakide kanporatu zituzten, Leire Gotxi eta Rakel Vicente, beraz, hurrengo saioan 5 kantari ikusiko ditugu lehian. Esan bezala, lehiakide batek zuzenean finalerako txartela lortzea izan zen ezusteko handienetarikoa, eta Estibalitz Etxeberria izan zen zorioneko abeslaria. Beraz, lehenengo finalista badugu, eta ondorengo kantariak lehian jarraituko dute finalera iristeko: Idoia Bediaga, Xabier Zurbano, Leire Elustondo eta Leire Tejada.
Banaka, binaka edota taldeka abesten dituzte genero ezberdinetako kantuak, eta orain arte bezala, Iñigo Arbaizak, Joseina Etxeberriak eta Joli Pascualenak izango dute azken hitza.
Hurrengo larunbatean ikusiko dugu nork jarraituko duen aurrera; azaroaren 17an izango da bosgarren saioa, 22:00ak aldera hasita.