Itxi

ETB-1en

Final aurreko gala egingo dute 'Kantuan', larunbatean

A.E.

EITB

Joli Pascualena, agertokian ikusiko dugu kantuan, eta 'Whats´s up' abestuko du.

Argazkia: EITB

Larunbat honetako 'Kantuan' lehiaketa final aurreko gala izango da. Pasai San Pedroko Estibalitz Etxeberriarekin batera, finalerako txartela lortuko duten hiru lehiakideak zeintzuk izango diren jakingo dugu, finala lau kantarien artean jokatuko baita.

Horretarako lehian, Leire Elustondo ermuarra, Xabier Zurbano gasteiztarra, Abadiñoko Idoia Bediaga eta Leire Tejada basauriarra ariko dira. Larunbat honetako galan beraz, lehiakide hauetatik bat finaletik kanpo geratuko da.

Tentsioa eta emozioak pil-pilean egongo dira, beraz, final aurreko honetan. Ustekabeak eta sorpresak ere izango dira beti bezala: batetik, saioaren hasieran, epaimahaiak ustekabeko erabaki baten berri emango du, zuzenean lehiakideei eragingo diena.

Bestetik, epaimahaikide den Joli Pascualena, agertokian ikusiko dugu kantuan, eta 'Whats´s up' abestuko du. Horrela, lehiakideek ikusi ahal izango dute epaile lanetan ibili denak ze ondo kantatzen duen, eta Julian Iantzik txantxa txiki bat egingo dio Joliri, saioan aurrera egingo duen edo kanporatua izango den adieraziz.

Hauek dira lehiakideek kantatuko dituzten kantuak:Idoia Bediaga 'True Blue' (Madonna); Esti Etxeberria 'Oi lur' (Benito Lertxundi); Leire Tejada 'Unchained melody' (Ghost versión); Leire Elustondo 'What a feeling' (Irene Cara) eta Xabier Zurbano 'Baby' (Justin Bieber)

Finala bertan dago, eta hori guztia agerian geratuko da lehiakideak eta epaimahaiaren arteko urduritasun eta tentsioan.

'Kantuan' 22:00etan izango da ikusgai larunbatean.