Audientzia marka
'Ni Más Ni Menos'ek joan zen astean ikus-entzule marka hautsi zuen
A.E.
EITB
279.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen, bataz beste.
Aste barruan ETB-2n Klaudio Landak aurkezten duen 'Ni Más Ni Menos' saioak ikus-entzule marka hautsi zuen joan zen astean: bataz beste 81.000 ikusle izan zituen eta 279.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Inoizko asterik onena. Halaber, joan zen astean eskuratutako audientzia zatia, %16,4, bere historiako bigarren sharerik onena izan da.
Asteazkenean, share errekorra
Gainera ETB-2ko magazinak bere audientzia errekorra gainditu zuen asteazkenean, %19,7ko audientzia erdietsiz.
Etxegabetzeen gaia izan zen 'Ni Más Ni Menos'eko gai nagusietarikoa iragan astean. Auzia alderdi guztietatik jorratu zuten. Horrez gain, pentsioen balioa handitzearen inguruan gobernuak egindako iragarpenaz eta Euskadiko pentsiodunen erreakzioaz ere jardun ziren. Ika-mika piztu duen beste gai bat: Bizkaiko Foru Aldundiak Adineko, hirugarren adinekoen opor programa, kentzea.
Eztabaiden artean, ikus-entzuleen artean ikusminik handiena eragindakoak hauetxek: asteazkenean etxegabetzeen inguruan izan zutena eta ostegunean jaietako zubien ingurukoa.