Aurrerapena
Eztabaidak izango dira nagusi, gaur gauean'Goenkale'n
Alde batetik, Garbiñek seme-alabekin izango du liskarra, aita bizirik zegoela ezkutatu zielako. Bestetik, Julianek eta Mireiak ere eztabaida izango dute, azken honek Garbiñe bota zuelako.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Liskarrak eta eztabaidak izango dira nagusi 'Goenkale' telesailaren gaurko atalean. Batetik, Garbiñek bere seme-alabekin izango du liskarra, euren aita bizirik zegoela ezkutatu zien eta. Baina, eztabaidaren ondoren, euren elkartasuna lortuko du. Dena den, alabak, Leirek, aitarengana jo nahiko du, erantzunak behar baititu eta anaia elkarrekin joateko konbentzituko du. Bestalde, Mireiak Garbiñe bota zuela jakingo du Julianek, eta eztabaida gogorra izango du alabarekin.
Sabinok ez du jakingo Garbiñek nolako arazoak dauzkan, beste arazo batzuetan murgilduta baitabil. Etxean topatuko ditu amak lapurtu zizkiotela salatutako bitxiak, eta, azkenean, asegurua kobratzeko amarrua izan zela aitortu beharko dio semeari.
Gainera, Kandidok uste du Sabino izan zela Naiak udan izan zuen erasoaren erantzulea. Familia hori ikertzeari uzteko eskatuko dio Ibonek, Nekanek kargu hartuko baitio bestela.
Eta, hori guztia nahikoa ez balitz, Kandido ohartuko da Alizia Bogako sukaldari gaztearekin "jolasean" dabilela. Ez daki, ordea, Telmo haratago doala, eta Aliziari biok bakarrik elkartzeko proposamena egin diola.