Audientzia oharra
'LND' saioa bere ordu tartean líder, 'Un sueño posible' filmarekin
A.H.
EITB
ETB-2ko saioak eskainitako pelikulak %22ko audientzia zatia lortu zuen, azken hiru urtetako daturik onena.
'La Noche de...' saioa bere ordu tartean nagusi izan zen asteartean Un sueño posible filmaren emisioarekin. 144.000 ikus-entzule izan zituen bataz beste Euskadin eta eragin esparruan, eta 347.000 lagunek egin zuten bat filmarekin emanaldian zehar. %22ko audientzia zatiarekin, marka jarri zuen gainera, 'La Noche de...' saioak eskainitako film batek lortu duen daturik altuena izan baita 2009ko abuztutik.
Benetako gertakarietan oinarritutako filma da Un sueño posible; Michael Oher futbol amerikarreko jokalari profesionalaren istorioa kontatzen du. Sandra Bullock aktorea da protagonista eta, lan honi esker, aktore onenari Oscar saria lortu zuen.
Pelikulaz gainera, Felix Linaresek aurkezten dituen saioak, erreportaje interesgarriak eman zituen astearteko saioan: 'Crepusculo' filmako etxeak zenbateko kostua duten argitu zuten, Jodie Fosterri buruzko egiak eta gezurrak esan zituzten eta baita Jack Lemmon eta Walter Matthauri buruzko erreportaje bat ere.