Goizeko albsitegia
Bakartxo Tejeria osteguneko 'Egun On Euskadi'n
A.H.
EITB
Aitzol Zubizarretak Eusko legebiltzarreko presidente berria elkarrizketatuko du.
Bakartxo Tejeria. Argazkia: EITB
Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko presidentea izendatu berri dute eta ostegun honetan, ETB-2ko 'Egun On Euskadi'n izango dute gonbidatu. Aitzol Zubizarretark egingo dion elkarrizketan legealdi berri honetan aurreikusten dituen erronkak aztertuko ditu, eta egun- eguneko egoera politikoaren gaineko hausnarketa egingo du.
Horrez gain, Aitor Ubarretxena, Iñaki Soto eta Carlos Fonseca kolaboratzaileek ere egun-egunekoaz ariko dira mahaiaren inguruan eta Vanessa Sanchezek eta Olaia Urtiagak bere aldetik, azken albisteen berri emango dute.
'Egun On Euskadi' ostegun honetan emitituko da goizeko 08:30etik aurrera ETB-2n